BERDINAK ETA HALA ERE
DESBERDINAK, HORI DA ARTEA!!!
Inoiz entzungo zenuke
GUZTIOK BERDINAK garela. Hori esaten dugunean, zer etortzen zaizu burura?
zertan gara berdinak? Egia da guztiok eskubide eta betebehar berdinak ditugula,
baina munduari begiradatxo bat botatzen badiozu, egia al da guztiok eskubide
berdinak ditugula? Zein egoeratan ez gara berdinak? Eta zein egoeratan gara
desberdinak?
·
Ikasteko
aukera izateak berdinak egiten gaitu. Aukera hori aprobetxatzen duzu?
·
Egunean
hirutan jateko aukera denon eskubide bat izan beharko luke. Baino hori egia da?
Zergatik?
·
Dauzkagun
gauza guztiekin, nolakoa zara zu? Dauzkan gauzengatik eskerrak ematen dituzten
horietakoa? Ala beti ez daukagunarengatik protestatzen duten horietako bat?
Goazen orain pixka bat
pentsatzera dauzkagun gauza eta aukera guztietan (eskola, etxea, kotxeak,
ordenagailuak, eskolako materiala, eskolaz kanpoko jarduerak….). Uste duzu
mundu guztiko haur guztiek zure aukera berdinak dituztela? Zer egin genezake
egoera hori aldatzeko?
Guztiok eskubideak ditugu,
baina betebeharrak ere bai:
·
Besteak
errespetatu behar ditugu.
·
Gauzak
ondo zaindu behar ditugu (guriak izan ala ez).
·
Eskolan
egindako lana aurrera atera behar dugu.
·
Etxean
lagundu behar dugu, naiz eta gauza txikiak izan.
Eta eskolari dagokionez:
·
Zure
gelakideak errespetatzen dituzu? Denak berdin tratatzen dituzu? Zergatik?
·
Materiala
eskolarra zaintzen al duzu? Besteen materiala zaintzen al duzu?
·
Hurbiltzen
zara arazoak dituen lagunengana?
No hay comentarios:
Publicar un comentario