BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak
belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko
zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin
nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari
zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?
Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak
entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso
interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona
horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste
kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua
dena: no hay peor sordo que el que no
quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?
Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan
belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehen bai lehen. Noiz ixten
dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa
sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan
ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.
Gogoeta egiteko:
- Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
- Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
- Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario