Pertsona ona
izatearen ARTEAZ entzun
Denborak hegan egin eta gero hementxe
gaude ikasturte honetako azkeneko hiruhilabetean. Badirudi atzo izan zela
ikasturte honi heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin
dugu. Oso konten gaude zuekin. Ikasturtea luzea izan da, eta batzuentzat
gora-beherekin. Baino oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu
hurrengo hiru hilabete hauetan.
Hemen hasiera ematen diogu gure azken
txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak
kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko
oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat
egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago
modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak jarraitu.
Horregatik lehenengo aste honetan
proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatearen arteaz entzutea”.
Uste dugu esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua
gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun,
pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta
izateko, lan asko egin beharko dugu.
Ongietorriak eskolara berriro ere!! Eta
goazen martxan jartzera!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario