Zer da zuretzat zoriontsu izatea? Zer behar duzu zoriontsu izateko? Seguruenik burura etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak… izango dira. Baino hausnartu berriro!! Imajinatzen duzue mundu honetan gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra egitea? Edo musika ez existitzea? Beraz, zer da benetan zoriontsu eta alai egiten zaituena? Bakoitzak pentsa dezala zer den benetan gustatzen zaiona. Goazen entzutera ere gure gelakideek esango dutena entzutera. Seguru gauza asko errepikatzen direla, baino agian gauza harrigarriak suertatuko dira. (ikasle bakoitzak zoriontsu egiten diona esango du).
Santa Juanaren ametsa ikasterik
ez zuten neskak alaitzea izan zen. Horretarako lan izugarria egin zuen; baino
bere ametsa errealitate egin zen. Eta hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko
eta gozatzeko asmoz. Guretzat ez da bakarrik garrantzitsu irakastea, baizik eta
pertsonak formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Ezinbestekoa da eskolara alai eta
konten etortzea. Hemen daude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak,
liburuak, patio garaia, irakasleak… Eta konturatzen bazarete, eguneko ordu
gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu edo humore txarrez
egon? Goazen ba ondo pasatzera!!
Baino ikusiko zenuten aurtengo
leloak bi zati dauzka: lehenengoak “izan zoriontsu” diona. Eta honi buruz hitz
egin dugu. Baino bigarrenak “egin zoriontsu” dio. Nola egin dezaket nik nire
ingurukoak zoriontsu izatea? Eta ez da bakarrik gure ondoan esertzen direnak.
Gogoratu Boliviako Colquechaca herrian badauzkagula beste lagun batzuk gure
laguntza behar dutenak. Beraz, ez dezagun ahaztu gu zoriontsuak izateaz gain,
besteak ere alaitu ditzakegula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario