Noren astea ospatzen ari gara?
Bai, seguru asmatu duzuela; ez zen galdera zaila. Baino jakingo al zenuten
ondorengo galdera erantzuten: Nor zen Santa Juana?
Seguru denek dakizuela duela urte asko jaio zen emakume bat zela, bere aitak kristautasunean hezi zuela eta bere amarekin gauza asko ikasi zituela. Oso gazte ezkondu zen eta seme-alaba asko izan zituela. Baino bere senarra hil zenean, galdurik aurkitu zen eta ez zekien zein bide jarraitu. Horregatik egun batean moja izatea erabaki zuen. Baino lehenengo saiakera oso gogorra izan zen oso gaixorik jarri zelako. Baino bere nahiarekin aurrera egiteko asmoz, komentu hori utzi eta bere taldea osatzen hasi zen.
Bordelen izurritea iritsi
zenean, oso ausarta izan zen eta jende asko lagundu zuen. Horregatik oso fama
ona lortu zuen hiritarren artean. Gauzak hobetu zirenean, konturatu zen bere
betiko ametsa egi bihurtzeko unea iritsi zela, hau da, neskentzat eskola bat
sortzea. Lan handia eta gogorra egin ondoren, bere eskola irekitzeko aukera
izan zuen emakume talde baten laguntzaz. Poliki-poliki beraien arrakastari
buruz hitz egiten zen, eta gero eta ikasle gehiago zituzten. Horregatik eskola
batekin nahikoa ez zutenez, inguruko herrietan beste batzuk ireki zituzten.
Eta urte askotan zehar Santa
Juanaren ametsa mundu osoan zehar zabaltzen Joan da. Bazenekiten Mariako
Lagundia Japon, Filipinas, AEB, Colombia eta Egipto bezalako herrietan eskolak
direla? Beraz aste honetan herrialde askotan gure fundatzailearen egun
ospatzen ari dute gure antzera.
Ez dezagun ahaztu nor den
Mariaren lagundia sortu zuen emakumea. Bera izan bai daitekelako gure eredua.
Emakume ausarta, langilea eta fededuna. Beti bere ametsen alde borroka egin
zuen. Beraz zuek ere ez ezazue inoiz etsi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario