Benetakoa
izatearen ARTEAZ entzun
Kameleoiak apoari esan
zion:
-
“Norberak bere arrazoiak ditu
bizitzeko. Ni etengabe ari naiz koloreak aldatzen inork harrapa ez nazan. Zuk
ez zara inoiz aldatzen…”.
Apoak erantzun zion kameleoiari:
-
Uste dut bide zuzenetik ez gaudela, ez
zuk ezta nik ere. Inoiz ez aldatzeak ez dakar gauza onik eta zu bezala,
etengabe aldatzen egoteak ere, ez dakartza ondorio onik ere ez”.
|
Ipuin labur hau aztertzen
badugu, konturatuko gara kameleoiak ez duela oso ondo jokatzen. Etengabe aldatzen ari
da, eta pertsona bakoitzarekin modu desberdin batez jokatzen du. Mila aurpegi
dauzkala esan genezake. Aurpegira bakarrik gauza onak esaten ditu, baino gure
bizkarretara kritikatzen gaitu. Ondo al dago hori?
Bestalde, ez dago oso ondo ere ez apoa bezala egitea.
Bera ez da inoiz aldatzen, beti modu berdinean jokatzen du pertsona guztiekin. Egoera
desberdinen aurrean beti berdin jokatzen du. Ez ditu pertsona ezberdinen
sentimenduak eta izaerak kontuan hartzen. Apoaren jokabidea nolakoa iruditzen
zaizu?
Horregatik, gu ez ditugu bi animali hauen eredua jarraitu
behar. Egoera bakoitzaren aurrean modu jakin batez jokatu behar dugu. Baino inoiz
ez gara faltsukerietan ibili behar, ez ditugu gure inguruko pertsonak
kritikatuko beraien bizkarretara. Gauzak aurpegira esan behar dira, baino kontu
handiarekin, zenbaitetan mina eman dezakegu eta.
Lagunik onena egiazko laguna (lagun autentikoa) da, batzuetan
esaten diguna mina ematen badigu ere. Zure helburuak pertsona gisa haztea eta
lagunak izatea baldin badira, egiazko laguna izaten ausart zaitez, besteen
aurrean faltsukeriaz jokatu gabe. Jesusek beti egia esaten zuen.
GOGOETARAKO GALDERAK
Zertan datza benetakoa izatea?
Eta zer da egiazko laguna izatea?
Zuk uste duzu egiazale (sincero) zarela?
Uste al duzu konfiantzakoa zarela eta zure lagunak zugan
konfiatzen dute?
No hay comentarios:
Publicar un comentario