ASTE
SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!
Aste
honetan oporrak hartuko ditugu, baina… une batez imagina ezazu jai egun guztiak
desagertzen direla, baita asteburuak ere. Zein gauza ezin genituzkeen egin?
Bizitzeko lana egiten duen pertsona baten bizitza, nolakoa izango litzateke? Eta
lanerako bizi duen pertsonaren bizitza? Bai… Lana egitea inportantea da, baita
atsedena hartzea ere. Zergatik da garrantzitsua “atsedena”?
Datorren
bi asteetan familiarekin ordu gehiago emango dituzu eta familia giroan gauza
asko egin behar dira: erosketak egin, otorduak prestatu, etxea txukundu… Etxeko
zein lanetan parte hartzen duzu? Zer egin zenezake etxeko lanetan parte
hartzeko?
Honetatik
aparte, zer ospatuko dugu egun oporretako egun hauetan? Zer gogoratzen dugu
Aste Santuan? Jesusen heriotza eta biztuera. Toki askotan “prozesioak” egiten
dira Jesusen azkeneko momentuak gogoratuz, baita Jesusen biztuera gogoratuz
ere. Nola ospatuko zenituzke zuk egun hauek? Familia giroan etxekoekin egonez,
lagunekin dibertitzeko jolasak eginez, irakurketari eskolako laneei tartetxo
bat emanez, etxeko zereginetan lagunduz… Zer gehiago bururatzen zaizu?
ASTE
SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario