Lagun ona
izatearen ARTEAZ entzun
Dagoeneko ez zaigu ezer falta hiruhilekoa
bukatzeko. Gehienok nekatuak gaude eta oporrak hartzeko gogoz. Baino oraindik,
zertxobait falta zaigu. Atzera begiratzen badugu eta goizetan landutako balore
eta gogoeta guztiak kontuan hartuz, konturatuko gara garrantzitsuena pertsonak garela.
Gu ez gaude inoiz bakarrik eta beti gure langunez inguraturik gaude.
Honenbestez, oso garrantzitsua da gure
lagun guztiak kontuan izatea. Beti esaten dugu ez dugula inor bakarrik uzten,
baino errealitatea bestelakoa da. Gainera badakigu arazoak ditugunean gure
lagunekin kontatzea gustatzen zaigula beraien laguntza jasotzeko. Horregatik diogu
lagunak eta pertsonak zaintzea ezinbestekoa dela.
Horrexegatik gomendio txiki bat ematen
dizuegu: aprobetxatu bi aste hauek zuen lagun guztiez gozatzeko. Gero bi astetan
zehar ez ditugulako hainbeste ikusiko, horregatik, ez du pena merezi
haserretzeak eta arazoetan sartzeak. Goazen denak elkarrekin jolastera eta ondo
pasatzera. Utzi haserreak, ezinegonak eta arazoak alde batera….eta zure lagunez
disfrutatu!
Gogoratu ere barkatzen jakin behar
dugula eta besteen akatsei ez diegula jaramonik egin beharrik. Eta norbait
bakarrik ikusten baduzue hurbildu zaitezte eta galdetu ea zer gertatzen zaion,
seguru zure laguntza eta interesa eskertuko duela.
Beraz, zure lagunez
disfrutatu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario