Elikatu artez
Normalean goizeko gogoetan ohiko
baloreei buruz hitz egiten dugu, pertsona onak izaten laguntzen gaituztenak
alegia. Baino aldatzearren, aste honetan elikadura osasuntsuari buruz hitz
egingo dugu. Ba al dakizu ondo elikatzea zein garrantzitsua den? Ondo elikatzen ez bagara, gaixotu gaitezke.
Horrexegatik erakunde ezberdinak ohitura osasungarriak erakusteko eta lantzeko
hainbat proiektu prestatu dituzte. Eta gu bi landuko ditugu aste honetan zehar.
Gaur “zure motxilan egunero bokata
berria” proiektua izango dugu. Konturatzen bazarete zuetako askok
hamaiketako edo askari bezala opil industrialak, txokolatea ala litxarkeriak
jaten dituzue. Baino produktu horiek osagai kimiko asko izaten dituzte
normalean, eta luzera begira, gure gorputza kutsatzen doaz gaixotasun serioak
sortuz. Horregatik, merienda osasuntsu baten alde kanpaina egin nahi dugu, eta
horrekin hasteko, gaur arratsaldean ikasle bakoitzari bokata goxo bat emango
dizuegu.
Bestalde, astean zehar ikasle
bakoitzarentzat liburuxka bat emango dizuegu “ondo elikatzea, dibertigarria
da!!” lelopean. Honen helburua elikadura osasuntsu bat izateko eman
beharreko pausuak zeintzuk diren azaltzea da. Horretarako joko, marrazki eta
testu laburrak aurkituko duzue. Proiektu hau Minbiziaren aurkako taldeak
prestatu du, uste dutelako oso garrantzitsua dela ondo jatea ez gaixotzeko.
Beraz, guk aste honetan zehar lehenengo urratsak ematen lagunduko zaituztegu, baino gero, zuen lana izango da ondo elikatzea. Badakigu litxarkeriak oso erakargarriak eta goxoak direla, baino askotan jatea ez da ona. Beraz, jaten duguna kontrolatzen hasi behar gara!!
Gogoeta egin:
-
Opil industrial edo litxarkeri asko
jaten dituzu? Astean zenbatetan?
-
Denetarik jaten duzue? Zer da gutxien
gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-
Barazkiak eta fruituak egunero
kontsumitzen dituzue?
-
Zein da zuen ustez dieta osasuntsu eta
orekatu bat?
No hay comentarios:
Publicar un comentario