Badaramatzagu, jada, aste
batzuk “tapoiak” eskolara ekartzen, ondo baitakigu “tapoi” horiekin beharrean
dagoen jendeari laguntzerik dugulako. Gaur arte tapoi pila bat bildu dugu
eta horrengatik, ESKERRAK eman nahi ditugu. Eta hórrela jarrai dezagun
animatzen zaituztegu.
Dagoeneko bi proiektutan
parte hartzen ari gara:
Lehenengoan, Beñat Lizaso
Muxika Oiartzundarra laguntzeko egiten ari gara. Bera kirolari sutsua dela,
hanka protesi bat behar du kirola egiteko.
1981eko Irailaren 23an
jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera
eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren
norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna
eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza
jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat
galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun
gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte
hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo
berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza
erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola
egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen
naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu
dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar
dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da
TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.
Bigarrenik, Adrian Chao
dugu. Lau urteko umea da, gaixotasun larria nozitzen duen ume honek eguneko
terapia behar du. Egunero 220 km egin behar ditu erreabilitazioa egiteko. Bere
hobekuntza aurrera eramateko hileko 1000 euro behar ditu familiak.
La familia irunesa del niño Adrián
Chao Lafuente, que sufre la leucodistrofia Pelizaeus Merzbacher, una enfermedad
rara, está pidiendo ayuda para que el pequeño pueda continuar con el
tratamiento de rehabilitación que precisa. Adrián vive en la localidad lucense
de Vilalba y tres días por semana, él y su familia se desplazan al centro
especializado Foltra, de Montouto, que dista 220 kilómetros de su domicilio.
Allí, el pequeño recibe distintas terapias, como fisioterapia y logopedia, que
supone un desembolso económico mensual aproximado de 1.000 euros.
Hasiera esan dizuegun bezala, aurten erronka berezi bat proposatzen
dizuegu…Honako hau: urte guztian zehar gure eskolan tona bat lortzea! Ez da lan
erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak,
familia, lagunak, bizilagunak… Gure kalkuluak egin ondoren, pentsatu dugu
ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan
zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko
erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako
ontziak…
Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen
zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta
poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure
kontainerretara bota. Denen artean… lana erraza da!!
Arretaz entzun….
Zure tapoiak, gure bizitza
No hay comentarios:
Publicar un comentario