domingo, 20 de enero de 2013

Artez bakea eraiki LH


ARTEZ BAKEA ERAIKI

  • BAKEA JUSTIZIAREN OPARIA DA.
  • ZENBAIT PERTSONEK BAKEA KUTSATU EGITEN DUTE.
  • BAKEAN DAGOENAK BAKEZ KUTSATZEN DITU BESTEAK.

Zer da zuentzat Bakea? Hiztegian begiratzen badugu hauxe da jartzen duena: Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Definizio honi kasu egiten badiogu, Zuek egunerokotasunean bakean bizi al zarete? Normalean telebistan edo egunkarietan bakeari buruz hitz egiten dutenean, ekintza handietan zentratzen dira. Baino zuen ustez, guk bakearen alde zerbait egin dezakegu?
Noski, denen artean bakea lortu dezakegu, eta horretarako ez dira gauza handirik egin behar. Egunero ekintza txikiak eginez, eta gure jarrerak batzuk aldatuz, gure inguruan bakea lor dezakegu. Beraz, aste honetan zehar, gure ingurua giro baketsu bat lortzen ahaleginduko gara.

Zer gertatzen da lagun batekin haserretzen garenean? Ona al da hori? “Aurka egitea” bakearen kontrakoa da, eta aurka egiten den tokian gatazka eta egon eza sortzen da. Zer egin daiteke gatazka saihesteko? Zer egin daiteke bake giroa lortzeko?

Gogoeta egin:
·        Ezagutzen al duzu lekurik ala pertsonarik bakea transmititzen dutenik?
·        Bakea transmititzen duen pertsona al zara zu?
·        Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan bakea izan dadin?
·        Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada