miércoles, 16 de enero de 2013

Zure tapoiak, gure bizitza


Kontainer solidarioak

           
Gaurko astean DBHko dibertsifikazioko ikasleok prestatu dugu gogoeta. Eta benetan arretaz entzuteko eskatzen dizuegu. Zergatik? Zuei eskatuko dizueguna guretzat erronka bat delako eta batez ere, pertsona jakin batzuei laguntzeko balioko duelako.

Azaroko hilabetean zehar eskolan plastikozko tapoiak biltzeko 5 kontainer jarriko ditugu leku ezberdinetan.  Seguruenik zuetako askok galdetzen egongo zarete ea tapoiak zertarako nahi ditugun. Ondorengo lerroetan horren azalpena ematen ahaleginduko gara:

Edukiontzi hauen helburu nagusia ahalik eta tapoi gehien jasotzea izango da. Eta bertan bildutakoarekin AITZINA elkartea lagunduko dugu. Talde honek Ataxia Telangiektasia (Louis Bar-en sindromea) gaixotasuna duten pertsonak laguntzen dituzte.
AT gaixotasun arraroetako bat da, eta bakarrik 10.000etatik 5 pertsona baino gutxiagok izaten dute. Gaixotasun hau hereditarioa da, hau da, gurasoengandik seme-alabetara transmititzen dena. Desordena progresiboa eta endekapenezkoa da, zeinek sistema desberdinei erasotzen die. Gaitz hau haurtzaroan hasten da normalean eta lehenengo seinaleak oreka falta eta hizkeraren hondatzea izaten dira, bi urteetatik aurrera agertzen direnak. Ataxia honetan zerebeloaren zati bat degeneratzen hasten da, eta giharren kontrola galtzen doaz poliki-poliki, aulki gurpildun batean bukatu arte. Urteekin idaztea eta irakurtzea ezinezkoa izango da, giharrak kontrolatzea oso lan zaila bilakatzen delako.
Gaixotasun arraro guztietan bezalaxe, ez da sendagairik bilatu. Ez dago ikerketa sakonik eta horregatik ez dago botika eraginkorrik oraindik.
AITZINA erakundeak tapoi bilketa egin nahi du ondoren birziklapen fabrika bati saltzeko eta 50.000-60.000 euro inguru lortzeko Ataxia Telangiektasia inguruko ikerketa bat egin ahal izateko. Tapoien plastikoa gainontzeko edukiontziko plastikoa baino kalitate hobeagoa dauka, eta horrexegatik hobeto ordaintzen dute. Tona bakoitzeko (100 kg) 200 eta 300 euro bitarte ematen dituzte. Honenbestez, Aitzina erakundeak 200 bat tona lortu beharko ditu ikerketarekin hasi ahal izateko. Agian irudituko zaizu 200 tona ez direla gehiegi, baino tona bakar bat osatzeko 143.000 tapoi behar dira.

Hasiera esan dizuegun bezala, aurten erronka berezi bat proposatzen dizuegu…Honako hau: urte guztian zehar gure eskolan tona bat lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure klakuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako ontziak…              

Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure kontainerretara bota. Denen artean… lana erraza da!!


Arretaz entzun….
                       Zure tapoiak, gure bizitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada