Solidaritatea artea bihurtuz
Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatu dizuegu eta
dagoeneko uste dugu ondo dakizuela: Arteaz entzun. Eta Maria Haurraren astean
hau modu sakonago batean lantzea gustatuko litzaiguke. Horregatik ospakizun
honetan bi gauza interesgarri nahastea eta elkartzea gustatuko litzaiguke;
artea eta solidaritatea alegia.
Eskolan etengabe gaude eskulanak egiten eta arteari leku
polit bat emanez, baino askotan ahazten zaigu artearen bitartez ideiak
transmititu ditzakegula. Horregatik aste honetan zehar hainbestetan entzun dugu
solidaritatea jorratuko dugu.
Gogoratzen al duzue zein den Bolivian laguntzen ari dugun
proiektuaren izena? Eta zer da eraikitzen gaudena? Bai!! Oso ondo, Mikhuy
proiektua da!! Eta oso ondo gogoratuko zenuten bezala, Colquechaca herrian
jangela bat eraikitzen ari gara, bertako biztanleek behintzat egunean otordu
bat izan ahal izateko aukera emateko. Bertako lagunak laguntzen jarraitu behar
dugu, beraien beharrak oso handiak baitira.
Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak
ere, gure ingurukoekin eskuzabalak izaten erakutsi ziguten. Beraz, aste honetan
Mariaren ontasuna gogoratzen ari dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera
gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, Mikhuy proiektua ahaztu gabe, Irun eta inguruko
herrietako biztanle behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen
bezala, elikadura bilketa bat egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.
Beraz, prest al gaude benetan solidaritatea edo
elkarbanatzea artean bihurtzeko?
Izan gaitezen
eskuzabalak Maria Haurrak erakutsi zigun moduan!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario