domingo, 28 de abril de 2013

Belarriak ireki: arretaz entzun!!




BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?


Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua dena: no hay peor sordo que el que no quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?


Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehen bai lehen. Noiz ixten dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.


Gogoeta egiteko:
  • Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
  • Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
  • Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?

domingo, 21 de abril de 2013

NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!









                                     
NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!

         Abenturazko pelikula bateko aktorea zarela imagina ezazu. Lan GOGOR bat ematen dizute. Zer egingo zenuke? Ezin duzula egin esango zenuke? Edo lan horretarako prestatuko zinateke?

         Munduko mendirik garaienera igotzeak esfortzu izugarria suposatzen du, eta ezin gara edozein modutan saiatu. Horretarako sakonki prestatu eta entrenatu  behar gara. Hala ere, inoiz saiatzen ez bagara, ez dugu inoiz lortuko. Zein izango da eman beharreko lehenengo pausua? Eta eskolan arrakasta izateko, Zer egin behar duzu?

         Lan GOGOR bat egiteko tresna egokiak izan behar ditugu, ondo hornituta egon behar dugu. Zein tresna edo hornidura behar dituzu eskolan ondo aritzeko?

  • Agenda eguneratuta daramagunean, ondo horniturik gaude.
  • Etxeko lanak egiten ditugunean, ondo horniturik gaude.
  • Behar dugun materiala zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Zalantzak galdetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Klaseko lagunekin batera serio aritzen garenean ondo hornituta gaude.
  • Arauak betetzen ditugunean ondo hornituta gaude.

Gogoratu: Ondo lan egitea arte bat da!!! Eta zu gai zara hori egiteko!!

lunes, 15 de abril de 2013


Ondo komunikatzeko ARTISTA izan!!!

Nola definituko zenuke era garbi batean “elkarrizketa” hitza? Bi pertsonek iritzi kontrajarriak dituztenean, elkarrizketa lagun diezaieke, ezta? Horrela ikuspegiak elkar trukatu egin ditzakete eta adostasun batera irits dezakete. Zure eguneroko bizitzan elkarrizketaren bidez konpondu dezakezun alderdiren bat edo beste gogora ekar ezazu. Elkarrizketak bizitzako zenbait arazo argibidetzen ditu.

Zer egiten duzu entzun nahi ez duzunean? Belarriak estali? Hitz egiten ari diren bi persona bizkarrez aritzen badira, elkar ondo ulertuko dute? Batzutan bizkarra ematen diegu besteei, baina ez fisikoki, jarreraz baizik. Zer gertatzen da orduan? Zergatik diogu elkarrizketa bultzatzea inportantea dela?

Joku bat egiteko, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Gelan egoteko ere, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Elkarrizketa batean aritzeko, zenbait arau jarraitu behar al dira? Elkarrizketa egiteko, hizkuntza bera hitz egitea, nahikoa al da? Elkarrizketa egiteko zein gauza zaindu behar dira? Hitzik gabe, elkarrizketatu daiteke?

Gogoeta egin:
·         Elkarrizketaren bidez, elkar ulertzen dugu.
·         Elkarrizketak aberastu egiten gaitu.
·         Elkarrizketatzea bizitza errazten du.
·         Elkarrizketaren alde, egingo al zenuke?

domingo, 7 de abril de 2013

Pertsona ona izatearen ARTEAZ entzun



Pertsona ona izatearen ARTEAZ entzun



         Denborak hegan egin eta gero hementxe gaude ikasturte honetako azkeneko hiruhilabetean. Badirudi atzo izan zela ikasturte honi heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin dugu. Oso konten gaude zuekin. Ikasturtea luzea izan da, eta batzuentzat gora-beherekin. Baino oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu hurrengo hiru hilabete hauetan.
          Hemen hasiera ematen diogu gure azken txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak jarraitu.
          Horregatik lehenengo aste honetan proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatearen arteaz entzutea”. Uste dugu esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun, pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta izateko, lan asko egin beharko dugu.

         Ongietorriak eskolara berriro ere!! Eta goazen martxan jartzera!!