miércoles, 30 de enero de 2013

PAKEaren aldeko PREGOIA



Dios Padre, haznos un instrumento de tu paz.
gorrotoa dagoen lekuan, maitasuna jar dezagun;
donde haya daño, pongamos siempre perdón;
kezka dagoen lekuan, konfidantza jar dezagun;
donde haya tristeza, pongamos siempre alegría;
etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezagun;
donde haya sombras, pongamos siempre luz.

¡Padre nuestro que siempre estás a nuestro lado!
Bila dezagun besteak zaintzea eta ez gure nahia beti betetzea;
que no busquemos ser amados sino amar;
Bila dezagun bestea ulertzea eta ez gu beti protagonista izatea;
porque dando es como recibimos;
barkatzen, zure barkamena lortzen dugu;
y muriendo en Ti, es como nacemos a la vida eterna.

¡TODOS JUNTOS PODEMOS CONSTRUIR LA PAZ!
GUZTIOK EKARREKIN PAKEA ERAIKI DEZAKEGU!!!
AUSAR ZAITEZ BAKEA ERAIKITZEN!!!

martes, 29 de enero de 2013

Gandhiren bizitza

 

 Mohandas Karamchand Gandhi



 Gaur 63 urte bete dira Mahatma Gandhi hil zutela. Bere mezu eta ideien aurka zegoen hindu batek hil zuen tiroka bere etxera bidean. Hilketak handitu egin zuen Gandhiren irudia, baina bizi zenean ere indiarrek, britainiarrek eta ezagutu zuten guztiek mirestu eta errespetatu zutela esan genezake. Mohandas Karamchand Gandhi 1869ko urriak 2an jaio zen Indiako Porbandar herrian: 13 urte zituela ezkondu zen adin bera zeukan neskato batekin eta lau seme-alaba izan zituzten. Londresen zuzenbide-ikasketak egin zituen, ondoren Indiara itzuli zen abokatu lana egiteko, baina handik bi urtera Hego Afrikan eskaini zioten lanpostu bat onartu zuen. 21 urte egin zituen Hego Afrikan eta han ekin zion ondoren han ezaguna egin zen jokaera eta aldarrikapenari: "Edozein helburu lortzeko kemena behar da, ez da indarkeria erabili behar, eta beti egia izan behar dugu ardatz eta ipar." 1915ean Indiara itzuli zen, eta mugimendu nazionalistaren buru bihurtu. Eta bere ohiko doktrina erabili zuen hemen ere Britainia Handiarengandik independentzia lortzeko. Sarri eraman zuten preso, zapi urte pasa zituen kartzelan, baina beti zioen ohorea zela kartzelara joatea helburu zuzen batengatik bazen. 1947an Indiak independentzia lortu zuen, eta bitan banatu zuten: India eta Pakistan. Hinduistak ziren nagusi Indian eta musulmanak Pakistanen. Gandhik uste eta aldarrikatu zuen bi erlijioek elkarrekin bizi behar zutela, baina horren aurka zen batek hil zuen tiroka.
 
Mahatma Gandhiri buruz esan daitekeen guztia esan eta idatzi da seguruenera. Berak ez zuen sekula onartu Mahatma deitzea, "Anima Handi" esan nahi duelako, eta hori beretzat gehiegi zelako. Umila izan zen, eta bere helburuaren aldeko jokaera azken muturreraino eramateko prest izan zen beti. Sarri esan zuen prest zegoela bere bizitza Indiaren independentziaren alde emateko, baina sekula eta ezergatik ez ziola inori bizitza kenduko. Helburua baino askoz ere garrantzitsuago zen beretzat zein bidetatik lortzen den nahi den hori. Indarkeria eza eta egia izan ziren bere doktrinaren zutabe nagusiak. Helburuak lortzeko gose-grebak egin zituen eta gehienetan lortu zituen, Gobernu Britainiarra eta bere etsaiak ez zirelako aurka egiten ausartzen, ziur aski, garai hartan Gandhi zen munduko gizaki bizi ezagunena eta mirestuena. Hego Afrikan hinduen eta beltzen egoera penagarria salatu zituen, Indian independentzia aldarrikatzeaz aparte, kasta edo gizatalde ahulenen eskubideak izan zituen helburu nagusi. Herri eta erlijioen arteko elkarlana eta elkarbizitza aldarrikatu zituen beti, baina azkenean hori ezinezkoa eta gorrotagarria zela uste zuen batek hil zuen tiroka, taldean otoitz egin ondoren etxera itzultzean.

lunes, 28 de enero de 2013


Artez BAKEa eraiki.
Guztiok batera bakea eraikitzen.

   Esta semana se celebra el “Día Escolar de la No-violencia y la Paz” (DENIP), fundado en 1964 y conocido por Día Mundial o Internacional de la No-violencia y la Paz; es una iniciativa pionera, no estatal, no gubernamental, independiente, libre y voluntaria de Educación No-violenta y pacificadora, practicada ya en escuelas de todo el mundo. Esto se celebra y se  recuerda el 30 de enero de cada año, en el aniversario de la muerte del Mahatma Gandhi.

Urtarrilaren 30an Mahatma Gandhi, Indiako lider espirituala eta nazionalaren heriotzaren oroitzapena egiten da. Gandhi, abokatu eta politiko hindu bat izan zen eta mundu osoan ezaguna egin zen erresistentzia pazifikoan eta espiritualismoan oinarritutako ekintza eta aldarrikapen politikoaren sinbolo bezala. Bere doktrina bi printzipiotan oinarritzen da: pertsona zuzena izateko "egiaren bilaketan" eta erasoei aurre egiteko "indarkeriaren aurkan". Mahatma ezizenak "anima haundia" esan nahi du.

lunes, 21 de enero de 2013

Bakearen asteko abestiak

Dagoeneko denek jakingo duzue datorren asteazkenean Bakearen eguna ospatzen dugula. Gogoetekin hasi gara eta betiko moduan ekintzak nahiko antzekoak izango dira.
Hala ere, badira aldaketa nabarmen batzuk. Aurten El Pilar beste hiru ikastetxerekin elkartuko da jai garrantzitsu hau ospatzeko. Datorren asteazkenean goizeko 11:30etan La Salle, San Vicente eta Karmelitasekin elkartuko gara. Eta horrexegatik hainbat abesti ikasi behar ditugu.
Hemen dauzkazue kantatuko ditugun abestiak:

El Pilarreko abestia



 La Salleko abestia



 Bertsoa

domingo, 20 de enero de 2013

Artez bakea eraiki LH


ARTEZ BAKEA ERAIKI

  • BAKEA JUSTIZIAREN OPARIA DA.
  • ZENBAIT PERTSONEK BAKEA KUTSATU EGITEN DUTE.
  • BAKEAN DAGOENAK BAKEZ KUTSATZEN DITU BESTEAK.

Zer da zuentzat Bakea? Hiztegian begiratzen badugu hauxe da jartzen duena: Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Definizio honi kasu egiten badiogu, Zuek egunerokotasunean bakean bizi al zarete? Normalean telebistan edo egunkarietan bakeari buruz hitz egiten dutenean, ekintza handietan zentratzen dira. Baino zuen ustez, guk bakearen alde zerbait egin dezakegu?
Noski, denen artean bakea lortu dezakegu, eta horretarako ez dira gauza handirik egin behar. Egunero ekintza txikiak eginez, eta gure jarrerak batzuk aldatuz, gure inguruan bakea lor dezakegu. Beraz, aste honetan zehar, gure ingurua giro baketsu bat lortzen ahaleginduko gara.

Zer gertatzen da lagun batekin haserretzen garenean? Ona al da hori? “Aurka egitea” bakearen kontrakoa da, eta aurka egiten den tokian gatazka eta egon eza sortzen da. Zer egin daiteke gatazka saihesteko? Zer egin daiteke bake giroa lortzeko?

Gogoeta egin:
·        Ezagutzen al duzu lekurik ala pertsonarik bakea transmititzen dutenik?
·        Bakea transmititzen duen pertsona al zara zu?
·        Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan bakea izan dadin?
·        Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?








BAKEA arte bihurtu,
Haz de la PAZ un arte

  • BAKEA JUSTIZIAREN OPARIA DA.
  • ZENBAIT PERTSONEK BAKEA KUTSATU EGITEN DUTE.
  • BAKEAN DAGOENAK BAKEZ KUTSATZEN DITU BESTEAK.

El diccionario habla de la paz como el estado de tranquilidad no molestado por ninguna clase de miedo o molestia. ¿Podemos hablar, por tanto, de paz en nuestra vida de cada día? ¿cómo crees que se puede construir la paz: con grandes gestos y palabras o más bien con pequeñas acciones repetidas? ¿qué acciones pequeñas podrías realizar para que tengas más paz?

Zer gertatzen da lagun batekin haserretzen garenean? Ona al da hori? “Aurka egitea” pakearen kontrakoa da, eta aurka egiten den tokian gatazka eta egoneza sortzen da. Zer egin daiteke gatazka saihesteko? Zer egin daiteke bake giroa lortzeko?

Gogoeta egin:
  • ¿Conoces lugares o personas que transmiten paz?
  • ¿Eres una persona que transmite paz?
  • Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan pakea izan dadin?
  • Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?

miércoles, 16 de enero de 2013

Zure tapoiak, gure bizitza


Kontainer solidarioak

           
Gaurko astean DBHko dibertsifikazioko ikasleok prestatu dugu gogoeta. Eta benetan arretaz entzuteko eskatzen dizuegu. Zergatik? Zuei eskatuko dizueguna guretzat erronka bat delako eta batez ere, pertsona jakin batzuei laguntzeko balioko duelako.

Azaroko hilabetean zehar eskolan plastikozko tapoiak biltzeko 5 kontainer jarriko ditugu leku ezberdinetan.  Seguruenik zuetako askok galdetzen egongo zarete ea tapoiak zertarako nahi ditugun. Ondorengo lerroetan horren azalpena ematen ahaleginduko gara:

Edukiontzi hauen helburu nagusia ahalik eta tapoi gehien jasotzea izango da. Eta bertan bildutakoarekin AITZINA elkartea lagunduko dugu. Talde honek Ataxia Telangiektasia (Louis Bar-en sindromea) gaixotasuna duten pertsonak laguntzen dituzte.
AT gaixotasun arraroetako bat da, eta bakarrik 10.000etatik 5 pertsona baino gutxiagok izaten dute. Gaixotasun hau hereditarioa da, hau da, gurasoengandik seme-alabetara transmititzen dena. Desordena progresiboa eta endekapenezkoa da, zeinek sistema desberdinei erasotzen die. Gaitz hau haurtzaroan hasten da normalean eta lehenengo seinaleak oreka falta eta hizkeraren hondatzea izaten dira, bi urteetatik aurrera agertzen direnak. Ataxia honetan zerebeloaren zati bat degeneratzen hasten da, eta giharren kontrola galtzen doaz poliki-poliki, aulki gurpildun batean bukatu arte. Urteekin idaztea eta irakurtzea ezinezkoa izango da, giharrak kontrolatzea oso lan zaila bilakatzen delako.
Gaixotasun arraro guztietan bezalaxe, ez da sendagairik bilatu. Ez dago ikerketa sakonik eta horregatik ez dago botika eraginkorrik oraindik.
AITZINA erakundeak tapoi bilketa egin nahi du ondoren birziklapen fabrika bati saltzeko eta 50.000-60.000 euro inguru lortzeko Ataxia Telangiektasia inguruko ikerketa bat egin ahal izateko. Tapoien plastikoa gainontzeko edukiontziko plastikoa baino kalitate hobeagoa dauka, eta horrexegatik hobeto ordaintzen dute. Tona bakoitzeko (100 kg) 200 eta 300 euro bitarte ematen dituzte. Honenbestez, Aitzina erakundeak 200 bat tona lortu beharko ditu ikerketarekin hasi ahal izateko. Agian irudituko zaizu 200 tona ez direla gehiegi, baino tona bakar bat osatzeko 143.000 tapoi behar dira.

Hasiera esan dizuegun bezala, aurten erronka berezi bat proposatzen dizuegu…Honako hau: urte guztian zehar gure eskolan tona bat lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure klakuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako ontziak…              

Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure kontainerretara bota. Denen artean… lana erraza da!!


Arretaz entzun….
                       Zure tapoiak, gure bizitza

domingo, 6 de enero de 2013

Urtea hastea / Para empezar el día




ESFORTZUA “ARTE” BIHURTU
NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!

         Abenturazko pelikula bateko aktorea zarela imagina ezazu. Lan GOGOR bat ematen dizute. Zer egingo zenuke? Ezin duzula egin esango zenuke? Edo lan horretarako prestatuko zinateke?

         Subir a la montaña más grande del mundo puede ser muy duro, pero no llegaremos sin dar el primer paso. ¿Cuál es el primer paso que tienes que dar para comenzar bien el año 2013 en el estudio y en el trabajo?

         Lan GOGOR bat egiteko tresna egokiak izan behar ditugu, ondo hornituta egon behar dugu. Zein tresna edo hornidura behar dituzu eskolan ondo aritzeko?

  • Estamos bien equipados cuando llevamos la agenda al día.
  • Estamos bien equipados cuando llevamos las tareas y trabajos al día.
  • Estamos bien equipados cuando cuidamos la puntualidad.

  • Behar dugun materiala zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Zalantzak galdetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Klaseko lagunekin batera serio aritzen garenean ondo hornituta gaude.
  • Arauak betetzen ditugunean ondo hornituta gaude.

Recuerda:

  • SIN ESFUERZO NO HAY SUPERACIÓN, DA EL PRIMER PASO.
  • NEKERIK GABE EZ DAGO HOBETZERIK, LEHENENGO URRATSA EMAN EZAZU.